Ona enpresaren atzealderaino joango da zati hori, eta laugarren fase bat faltako litzateke saihesbidea amaitzeko, Aliendalderainokoa. Gaimaz enpresak egingo ditu lanak, bederatzi hileko exekuzio epean, 682.500 euroko aurrekontuagaz.
Lurra, parkingerako
Obrako lurra Faustebekoako udal lurzoru batean ipintzen ari dira, bertan aparkaleku bat sortzeko aukera aztertzen dabilelako udala, disuasiorako parkingen plan baten barruan.
Gainera, etorkizunean San Faustoko sarreran biribilgune bat eraikiko dute, Faustebekoakoek eta Landakokoek sarbide hobea izateko, Ertzain-etxe pareko biribilguneraino joan beharra eduki barik.