Bizkaia-Durango Toscanan bihartik domekara bitartean

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 6a, 09:20

Aroa Gorostiza elorriarra Toscanan izango da Bizkaia-Durango Euskadi-Muriaseko beste 6 taldekiderekin batera.

Barikutik domekara bitartean Bizkaia-Durango Euskadi-Murias Premondiale Giro della Toscana - Memorial Michela Fanini lasterketan izango da. Lasterketa atariko erlojupekoarekin hasiko da. Zapatuko lasterketak, berriz, 133,6 kilometro izango ditu eta domekakoak 121,8 kilometro. 

Asteburuko lasterketan Aroa Gorostiza, Ainara Elbusto, Cristina Martinez, Sandra Alonso, Lucia Gonzalez, Dani Christmas eta Henrietta Colborne ariko dira. "Toscanako Giroan gure burua erakutsi nahi dugu eta hori izango da gure betebeharra, lehian sartu, ikuskizun polita eman eta gure lehiakideen aurka borrokatu, beldurrik gabe", adierazi du Agurtzane Elorriaga taldeko zuzendariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!