Ibon Pujana durangarraren balentria Mont Blanceko ultra-trailean

Anboto 2018ko ira. 2a, 19:05
Argazkia: Pujana antolatzaileek zuzenean emandako irudietan.

Goiko postuetan ibiltzen diren kirolariez aparte, badira meritu handiko erronkak betetzen dituztenak ere. Kasu horietako bat da Pujanarena, duela gutxi ultra-trailetan hasi eta Mont Blanceko proba ospetsua amaitzea lortu duena.

47 urtegaz, sasoi bikainean dagoela erakutsi du Pujanak. Barikuan 18:00etan abiatu ziren lasterkariak, eta bera gaur arratsaldean ailegatu da helmugara, 15:20 bueltan, kasik bi eguneko iraupena eduki duen abenturan. 170 kilometroko proban 2.300 lagunek parte hartu dute. PTL izeneko lasterketa luzeagoan, 300 kilometrokoan, Zigor Iturrieta eubarrak ere parte hartu du egunotan, Mikel Karreragaz taldea eginez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!