Martitzenean erasoa jasan izana salatu zuen Durangoko emakume batek, eta anbulategian artatu zuten. Bere bikotekidea salatu zuen, eta indarkeria matxistagatik ikerketa zabaldu zioten honi.
Bestalde, Huarten hildako emakumearen kasua ere gogoratu dute Durangon. Hain zuzen, Berrizen ere kontzentrazioa egin dute hilketa gaitzesteko. Durangoko mobilizazioa amaitzean, gogoratu dute 2018an dagoeneko 5 emakume erail dituztela Euskal Herrian indarkeria matxistagatik, eta lanerako deia egin dute. "Hau ez da gure bakea oihukatzea besterik gelditzen ez zaigun honetan, justitzia patriarkala eta misoginoa salatzen jarraituko dugu. Borroka Feminista eskuetan hartu eta emakumeok eskutik aurrera jarraituko dugu! Ikasturte berria dator eta lanean jarraitzeko ordua da!".