Martitzeneko eraso sexista salatzeko bihar egingo den elkarretaratzeagaz bat egiteko deia egin du udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko abu. 29a, 11:24

Martitzeneko eraso sexista salatzeko Plataforma Feministak deituta eguenetan egin ohi duten elkarretaratzeagaz bat egiteko deia egin dute Durangoko Udalak eta plataformak. Horrez gain, egueneko kontzentrazioan Uharteko emakumearen hilketa ere gaitzetsiko dutela jakitera eman dute.

Martitzen eguerdian emakume durangar bat Landakako anbulategian artatu behar izan zuten, eraso sexista baten ondorioz. Emakumeak salaketa jarri zuen eta Ertzaintzak gizonari ikerketa zabaldu diotela jakitera eman zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!