Durangoko Fashion Gauerako modeloak aukeratzeko castinga egingo dute

Jone Guenetxea 2018ko abu. 29a, 10:16

Castinga irailaren 6an izango da, Udal Euskaltegiko Berbagunean, 17:00etan.

Dendak Bai merkatarien elkarteak casting bat egingo du irailaren 28ko Durango Fashion Gaua desfilearen hirugarren edizioan parte hartuko duten modeloak aukeratzeko. Desfile horretan Durangoko saltokiek 2018ko udazken-negu denboraldirako proposamenak aurkeztuko dituzte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, desfile "parte-hartzailea" izatea dute helburu. Horretarako, irailaren 6an, osteguna, casting bat egingo da modeloak aukeratzeko. Hitzordua Udal Euskaltegiko Berbagune gelan jarri dute, 17:00etan.

Modelo profesionala izan nahi duzu egun batez? leloagaz, ekimena herritar guztiei zuzenduta dagoela azaldu dute, "gizonak eta emakumeak, umeak, adin eta neurri guztietakoak". Ekintzaren helburua herriko merkataritzari nabaritasuna ematea da, hiritarrak ere horren partaide eginez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!