Dendak Baik 2019ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa martxan jarri du

Maialen Zuazubiskar 2018ko abu. 28a, 09:27

2019ko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko argazki lehiaketa irailaren 9an bukatuko da.

2019ko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko argazki lehiaketak aurrera darrai. Urteko lau sasoiak Durangon gai lez duen lehiaketa irailaren 9an amaituko da eta parte hartu gura dutenek comercio@dendakbai.com helbidera bidali beharko dituzte argazkiak.

Bestalde, Dendak Bai elkarteak Durangoko Udalarekin lankidetzan sortutako lehiaketa honetan herritarrek eta epaimahai talde batek argazkirik onenak aukeratuko dituztela jakitera eman dute. Herritarrek Facebook bitartez, egutegirako argazki bat aukeratuko dute, eta gainontzeko 11a argazkiak epaimahaiak erabakiko du.

Horrez gain, antolatzaileek hamabi sari banatuko dituztela jakitera eman dute. Lehiaketako irabazleak 300 euroko deskontu txartela irabaziko du, bigarrenak 150eurokoa eta gainontzeko hamarrek 50 eurokoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!