Aparkalekuaren aurkako bandera berdeak jarri dituzte balkoietan Mikeldiko bizilagunek

Jone Guenetxea 2018ko abu. 23a, 21:11

Durangoko Udalak Mikeldin egiteko asmoa duen aparkalekuaren aurkako mobilizazioekin jarraitzen dute auzokideek. Udan, bandera berdeak jarri dituzte balkoietan berdegunea aldarrikatuz. 

Ekainaren 26an auzokideek udaletxean mozio bat aurkeztu zuten Mikeldiko idolo aurrean dagoen berdegunean disuasio aparkalekua ez eraikitzeko eskatuz. Udalak baina, mozioa baztertu egin zuen. Hala ere, auzokideek mobilizazioekin jarraituko dutela aurreratu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!