'Handia' Oscar sarietarako hautagaitzan finalista da

Jone Guenetxea 2018ko abu. 14a, 13:34
'Handia' filmaren estreinaldia Donostiako Zinemaldian

Campeones (Javier Fresser) eta Todos lo saben (Asghar Farhadi) filmekin batera Oscar sarietarako finalera heldu da 'Handia' (Aitor Arregi eta Jon Garaño). Ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hiru hautagaietako bat da.

Euskaraz egindako film bat azken lehian sartzen den bigarren aldia da hau. Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendarien lanak ibilbide oparoa izan du joan zen irailean Donostiako Zinemaldian estreinatu zutenetik. Altzoko Handiaren bizitzan oinarritutako filmak hamar Goya sari eskuratu ditu, besteak beste. Nazioartean proiektatzen ari dira orain. AEBn, esate baterako, ibilbide komertziala egiten ari dira. Oscar sarietako alfonbra gorrian filmeko protagonistetako bat den Eneko Sagardoy aktore durangarra ikustea handia izango litzateke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!