Gaur, 8:00etan, Gerediagako langileak Larrasoloetako bulegora sartu direnean dena nahastuta topatu dute. Momentu horretan konturatu dira gauean lapurren bisita izan dutela. Lapurrak, palanka bategaz lehiotik sartu dira eta mugikorrak eta hiru ordenagailu eramangarri ostu dituzte. Eguneroko gastu txikietarako kutxan zuten diru apurra ere eraman dute. Gerediagako arduradunek salaketa jarri dute eta Ertzaintza kasua ikertzen ari da.