Sorginola Gaztetxean joan zen barikuan eraso matxista bat gertatu zela salatu dute

Jone Guenetxea 2018ko abu. 6a, 23:45

Uztailaren 27an Sorginolan ospatu zuten jaialdian eraso matxista bat salatu zutela azaldu dute gaztetxeko kideek. Irailean, indarkeria sexistari lantzeko prozesua jarriko dute martxan.

Uztailaren 27an, Sorginolan ospatu zuten jaialdian eraso matxista bat salatu zutela azaldu dute gaztetxeko kideek. Gaineratu dutenez, "erasoa jasan zuten neskekin harremanetan jarrita, beharrezko neurriak hartu ditugu, Sorginolan ez baitugu inolako erasorik onartzen". 
 
Orain, eraso sexistak aurreikusteari garrantzia eman gura diote. Horretarako, irailaren 9an Durangoko gazte guztiei gaztetxera hurbiltzeko dei egin diete. "Indarkeria sexistaz hitz egingo dugu eta protokoloa landu eta zabaldu", diote gaztetxeko kideek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!