Asier Agirre azpitxapeldun Inas Europako txapelketan

Anboto 2018ko uzt. 16a, 17:51

10.000 metroko lasterketan lortu du zilarrezko domina durangarrak. 

Parisen ari da jokatzen Inas Europako txapelketa. 10.000 metroko proban Fabrizio Vallone italiarra gailendu da, lasterketa osoan aurrean egon ostean. Hiru itzuliren faltan, Asier Agirrek erritmo aldaketa egin du, eta ezustean harrapatu ditu lehiakideak. 

Pozik agertu da Basque Teameko atleta garaipenagaz. "Hilabeteetan belauneko lesioa sufritu dut eta hori dela eta ez dut aukerarik izan krosetan eta pista estaliko probetan parte hartzeko. Horregatik, korritzeko aukera gutxi izanda, zilarrezko domina honek oso zapore gozoa uzten dit". Barikuan 5.000 metroko proban lehiatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!