Apirileko eta ekaineko bilkuretan gai horiekin lotutako mozio bana planteatu zuen EH Bilduk, auzo asanbladetan batutako ideiak udalera eramanez. Baina, auzotar guztiek ez ei dituzte begi onez ikusten proposamen horiek. "Auzotarrek egindako eskaerak ziren arren, auzoko pertsona batzuk ez zituzten begi onez ikusi ideia hauek eta nahiago dute espazio hauek itxita edo gaur eguneko erabilera mugatuekin mantendu". Horregatik, espazio horien inguruko erabakia herri-galdeketa bidez hartzea proposatuko du EH Bilduk eguenean.