Adibidez, Amnistia Internazionaleko Aimar Rubiok kontatzen duenez, Ugandan homosexualen aurkako lege bat ezarri gura zutenean, presio sozialaren ondorioz auzitegi konstituzionalak atzera bota zuenekoa erakusten da argazki batean. Beste batean, Hegoafrikan eraildako Noxolo Nogwaza lesbiana da ardatza.
Rubiogaz batera Aitziber Irigoras alkatea, Pilar Rios alkateordea eta Ion Andoni del Amo EH Bilduko zinegotzia egin ziren erakusketaren aurkezpenean.
EGITARAUA
Uztailak 12: 19:00etatik 21:00etara, Andra Mariko elizpean. |
Uztailak 13: 19:00etatik 21:00etara udaletxeko atarian. |
Uztailak 14: 11:30etik 13:30era, Andra Mariko elizpean. |
Uztailak 19: 19:00etatik 21:00etara, Andra Mariko elizpean. |
Uztailak 20: 19:00etatik 21:00etara, udaletxeko atarian. |
Uztailak 21: 11:30etik 13:30era, Andra Mariko elizpean. |