Ertza dantza taldearen obrak 2017ko Leioako Umore Azokako kale ikuskizunik onenaren saria ere irabazi zuen. Jendeak topo egiten duen tokiak dira ikuskizunaren ardatza; elkartzeko gainditu beharrekoez hausnartzeko gonbita egiten du.
Dantzak Ezkurdi osotik
Ezkurdin beste proposamen bi egongo dira ikusgai. Alde batetik, Doos kolektiboaren El Fin de las Cosas. Bestalde, Kukai dantza taldeak Brodas Brosegaz batera prestatu duen Topa ikuskizuna.