Eneko Sagardoyk Meridako Nazioarteko Antzerki Klasikoaren jaialdian parte hartuko du

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 8a, 19:50

'Fedra' antzezlanarekin egongo da aktore durangarra Meridako jaialdi entzutetsuan. Acamante pertsonaiaren azalean sartuko da Eneko Sagardoy obra honetan. 

Jaialdia abuztuaren batetik bostera bitartean izango da, eta antzezlanak bertako antzoki erromatarrean antzeztuko dira. Sagardoy antzezle izen handiko aktoreez inguratuta egongo da obra honetan, besteak beste, Lolita Flores, Juan Fernandez Cabezas eta Tina Sainz aktoreegaz batera egingo du lan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!