Familian dastatzeko proposamena da obra, edo Markeliñekoek dioten bezala, kale jatetxea. Inolako testurik barik, antzezlanak irauten duen orduan ikusleak naturagaz berriro konektatzeko saiakera aurkezten dute antzezleek. Edozein gailu elektroniko, pantaila eta telefono mugikor baztertu, eta menuan kontzentratzeko gonbidapena egiten diete mahaikideei, hau da, ikusleei. "Menu anitza, artisaua, terapeutikoa eta dibertigarria eskainiko dugu. Etorri naturaz eta liluraz beteriko jatetxe honetara", adierazi dute taldekideek.
Uda Giro egitasmoko proposamenetako bat da Chef Nature. Antzezlana barikuan, hilak 6, ikusi ahalko da, Aurora Abasolo parkean. Eguraldi txarra eginez gero, Andra Mariko elizpean antzeztuko dute