Arzuffik ondoko txirrindulariak izango ditu beragaz: Dani Christmas eta Henrietta Colborne britainiarrak, Sandra Alonso alacantarra, Lucia Gonzalez asturiarra, Enara Lopez bilbotarra eta Cristina Martinez valentziarra. Azken honek, Martinezek, 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa irabazi du oraintsu, eta sasoi betean dago.
Gaur taldekako erlojupekoagaz hasiko dute Giroa. Etaparik gogorrena uztailaren 14koa izango da, azken-aurrekoa, hain zuzen. Zoncolan mendate mitikoa igoko dute. Hurrengo egunean amaituko da Giroa, Friulli herrian.