Ez da Durangoko barne garraioari buruz Herriaren Eskubideak ekarpenak egin dituen lehen aldia. 2016an, esaterako, mozio bi plazaratu zituen; bat barne garraiorako alternatiba lez, eta bestea nagusientzako eta mugikortasun murriztua dutenentzako proposamen moduan. Ideia horiek herritarren iritzia entzunda bideratu zituen Herriaren Eskubideak.
"Insistitu eta urte bi pasa ostean, gaia batzordean landu dugu eta bere garaian onartutako akordioak betetzea espero dugu orain", esan dute alderdiko kideek prentsa oharrean.