Hain zuzen, udalak sustatzen duen indarkeria matxistaren kontrako Herritarren Itunerako sinadurak batzen ibili ziren. Parte-hartzailen artean, 300 sinaduratik gora lortu zituzten, aurretik itunak dituenari gehitu behar zaizkionak.
Berdintasun saileko zinegotzi Pilar Ríosek itunaren indarra nabarmendu, eta indarkeria matxistaren aurka bilduriko gizonezkoen konpromisoa ere zoriondu zuen. "Aipatzekoa da, partaide ia guztiak gizonezkoak izanda ere, horrenbeste sinadura biltzea eta 500 eskumuturreko banatzea. Oso pozik gaude jendearen parte-hartzeaz indarkeria matxistaren aurkako borrokan. Sapubike taldearen konpromisoa eta lankidetza eskertu nahi ditugu, harremanetan jarri baitziren berdintasun sailarekin Herritarren Ituna elkarrekin lantzeko". 325 lehiakideen artean 6 emakume baino ez ziren egon, udalaren arabera.