2004-2005eko denboraldi historikoa kulturalarentzat

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 3a, 12:41
Argazkia: Iban Gorriti

Denboraldi gogorraren ostean, ospakizunerako sasoia da Kulturalarentzat. Ekainaren 24an mailaz igo eta gero, Durangoko Udalak harrera egin zien joan zen eguenean udaletxean.

Baina hau ez da Kulturalak Bigarren B Mailan jokatzen duen lehen aldia. 2005ean ere lortu zuten igoera. Egues bailaran (Nafarroa) partidua irabazita, Durangora bueltan ospakizunerako tartea izan zuten Kulturalean sasoi hartan jokatzen zuten jokalariek, argazkian ikus daitekeen legez. Durangarren zorionerako, ezustean, luzapenean gol bi sartu zituen Zaragozak eta Escobedo taldea kanporatu zuen. Aldi berean, gol horiek Kulturalaren igoera bermatu zuten. Jokalari batzuei kosta egin zitzaien sinestea. Horrela, Rikardo Txintxurretaren mutilak Bigarren B Mailara itzuli ziren, 10 urteren ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!