Daniel Balas Bartolome Ertzillako piano ikasleak plaza lortu du Musikenen

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 3a, 10:26

Musikene Goi Mailako kontserbatorioan pedagogia espezialitatean plaza lortu duen bigarren ikasle durangarra da Balas. 

Daniel Balasek zazpi urtegaz hasi zituen musika ikasketak Durangoko Musika Eskolan. Hamabi urtegaz Erdi Mailako ikasketak hasi zituen. 

2006-2007 ikasturtetik, 42 ikasle amaitu dute erdi mailako zikloa Durangoko Erdi Mailako kontserbatorioan. Balas Durangoko Kontserbatorioko ikaslea izan da, Ines Parbole piano irakasleagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!