Durangoko galdeketa

"Orain, inoiz baino gehiago, durangarrok erabaki nahi dugu!"

Erabaki 2018ko eka. 29a, 19:32

Trenaren lurretarako planari buruz herri galdeketa bultzatzen dabilen Erabaki taldeak bere iritzia plazaratu du sareetan, planaren gaurko aurkezpenaren ostean. 

Azkenean! Badakigu zer egin nahi duten trenaren lursailetan.

ETSri eta udaletxeari informazioa eskatzeko eta hitz egiteko eskakizunak egin genizkien eta ez dugu erantzunik jaso. Hitz eginez eta estabaidatuz ulertu gintezke...

Planak 5 dorreak eta babeseko etxebizitza bloke bat izango duela konfirmatu du. 500 etxebizitza baino gehiago, autobus geltokia eta taxientzako espazioa... Nora jongo da trafiko guzti hori? Eta trenbide zaharra? Antza, hau ez zegoen gaurko gai-ordenean...

Porlana eta espekulazioa goitik datorren dekretu baten bidez.

Hau nahi dugu? Hau behar du Durangok? Orain, inoz baino gehiago durangarrok erabaki nahi dugu!

Herri galdeketa baten alde. Sinatu!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!