Bihar, zapatua, marmitako txapelketa jokatuko da. Ehunka lagunek hartzen dute parte urtero. Bestalde, gaur iluntzean tortilla jana egingo dute. Domekan, Angelman elkartearen aldeko eguna izango da, bizikleta martxa tartean.
Sorginolakoek Berbaz izeneko aldizkaria aurkeztuko dute gaur, 18:30ean, eta, ostean, Bartzelonako La Tecla gaztetxeagaz senidetuko dira. Gaur DJak egongo dira, eta bihar, kontzertuak.