Durangoko udalbatzarra osatzen duten zinegotzi gehienak batu dira ekitaldian. Irigoras alkateak "esker ona" adierazi die igoeragatik eta "kirola zein baloreak sustatzen" egindako lana azpimarratu du. Baita Durango herriaren izena lau haizetara "harrotasunez" zabaldu izana ere.
Ondoren, Kulturaleko jokalariak eta zuzendariak balkoira irten dira. Txaloen artean hartu dituzte bertan zeuden zaleek. Ekaitz Molina jokalariak eta klubeko beste kide batzuek berba batzuk esan dituzte. Konfeti zuri urdinen festarekin amaitu da ekitaldia.