LGTBI+ Harrotasun Eguna kalejira bategaz ospatuko dute Durangon

Markel Onaindia 2018ko eka. 27a, 14:44

Argazkia: Sala Sonora

Udalak kalejira bat antolatu du Unai Goikolea Djagaz, barikuan, 20:00etan Madalenan hasita.

Kalejira Madalenan hasiko da, Frai Juan Zumarragako tabernetatik pasako da, eta gero Ermodora joango da. Barandiaraneko arkupeak igaro eta Alde Zaharrera helduko da, udaletxeko plazan amaitzeko. Unai Goikolea Dj durangarra Bilbao Pride 2018 ekimeneko arduradunetako bat ere bada, eta komisario lanak egin ditu Bilbao Bizkaia Pride 2018: Sexu aniztasunaren aldeko euskal artea erakusketan.

Pilar Rios berdintasun zinegotzi eta alkateordearen ustez, "oraindik asko daukagu egiteko, eta udaletik konpromiso osoa hartzen dugu eskubide horiek defendatzen dituzten kolektiboekin lan egiteko". Udalak adierazpen instituzionala onartu du, LGTBI+ kolektiboen eskubideak eta aldarrikapenak defendatzeko.

Bestalde, udalak International Amnesty erakundearen Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan izeneko erakusketa ipiniko du Andragunean, uztailaren 9tik 31ra bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!