Herriaren Eskubideak EH Bilduren mozioaren alde egin zuen, baina EAJk eta PSE-EEk ordezko bat plazaratu zuten, eta azkenean honek egin zuen aurrera, alkatearen botoak berdinketa apurtuta. Horren arabera, eremuari buruzko ikerketa bat egingo du udalak, bideragarritasuna eta segurtasuna kontuan hartuta. Gainera, berdintasuna ere kontuan hartuko dute, puntu beltzik ez sortzeko. Bizilagunei hirigintza batzordean parte hartzeko aukera emango diete.
Mozio biek antzekotasun handiak zituzten. Desberdintasunetako bat zen, EH Bilduk auzoan bertan asanblada bat egitea proposatzen zuela, udalera gonbidatu beharrean.