700 euroko saria, San Fausto jaietako kartel irabazleari

Markel Onaindia 2018ko eka. 26a, 09:45

San Fausto jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan ipini du Durangoko Udalak. Artista, afizionatu eta profesional guztiek har dezakete parte, eta abuztuaren 31 izango da lanak aurkezteko epemuga.

Irailaren 14an emango dute jakitera zein den irabazlea, eta 700 euro emango dizkiote egileari. Aurkezten diren lanen artean, epaimahaiak zazpi aukeratuko ditu, eta gero herritarren botoagaz erabakiko da garailea. Irailaren 6tik 12ra bitartean eman ahalko da botoa, era presentzialean eta Internet bidez ere bai.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!