Cristina Martinez Espainiako Txapeldun 23 urtez azpiko mailan

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 25a, 11:00

Bizkaia-Durango Euskadi-Murias taldeko txirrindulariak Espainiako Txapelketa irabazi du 23 urtez azpiko mailan.

Cristina Martinez, Bizkaia-Durango Euskadi-Murias taldeko txirrindulariak, Espainiako Txapelketa irabazi du 23 urtez azpiko mailan. Aurten maila horretan azken urtea egingo duen Martinezek "oso pozik" dagoela adierazi du. "Asteak naramatzan lasterketa onak egiten eta txapelketa hau irabaztea oso pozgarria da", adierazi du Bizkaia-Durango Euskadi-Murias taldeko txirrindulariak."Nire taldekideei eskertu behar diet egindako lana, baita taldea osatzen duten gainontzeko kideei ere", jarraitu du Martizenek.

Valentziarra hamar egun barru Italiako Giroan egongo da eta "inoiz baino ilusio handiagoarekin" ariko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!