Sasoi hartako proposamena Garapen Jasangarriaren batzordean lantzea eta sei hileko epean erantzun bat ematea onartu zuten, PP ez beste alderdi guztien botoekin. Herriaren Eskubideak dio gobernu taldeak ez duela bete orduan adostutakoa, eta gaiagaz "tematu" diren arren, ez dutela erantzunik jaso.