Gorroto bako gizarte bat egon daiteke? izeneko berbaldia emango du Anderezek gaur. Durangarra doktoratu aurreko ikertzailea da EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran.
Gero, urrian eta azaroan izango dira hurrengo ikastaroak. Urriaren 25ean Xabier Aierdi Immigrazioaren Euskal Behatokiko kidea etorriko da Durangora, eta azaroaren 2an erakunde bereko kide den Jose Antonio Oleaga izango da hizlari.