Musika Eskolan ikasitakoa, Sorginolan erakustera

Markel Onaindia 2018ko eka. 20a, 15:00

Bart... Sax! talde durangarrak kontzertua eskainiko du barikuan Sorginola gaztetxean, 19:30ean. 70eko hamarkadako swinga, funka eta rocka uztartuko dute. Musika Eskolan ikasturtean zehar landutakoa plazaratuko dute bertan, herritarren aurrean.

Gaualdi musikala ez da hor amaituko. Izan ere, 22:00etan, Jan Session edo saio irekia egingo dute, musikariei parte hartzeko aukera emanez. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!