Kulturala

Kulturalaren banderekin jantziko dira Durangoko dendak, taldeari historia egiten laguntzeko

Markel Onaindia 2018ko eka. 20a, 12:57

Kulturalak partidu oso garrantzitsua jokatuko du domekan Tabiran. San Fernandoren aurka 0-1 irabazi ostean, kanporaketan gailentzeko aukera handiak ditu, eta 2.B mailara igo ahalko da horrela. 

Zita historikoa izan daitekeen horretarako, Durangoko denda askok futbol taldearen banderak eskegiko dituzte erakuslehioetan, Dendak Bai elkarteak sustatuta. Deneriko dozenaka komertzio dira ekimenera batu direnak. "Dendak Bai Merkatari Elkarteak eta Durangoko merkataritzak ere bere laguntasuna erakutsi nahi dio futbol talde durangarrari", esan dute oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!