Nondik dator liburua idazteko ideia?
Nire bizitza laboralean luzaro egon naiz komunikazioagaz lotura duten gaiekin lanean. Marka oso garrantzitsua da enpresa eta lurraldeentzat, eta, nire ustez, hemen nahasmen handia dugu izenekin. Izen berdina erabiltzen da espazio bat baino gehiago izendatzeko, edo alderantziz. Liburuaren lehenbiziko zatian, kontraesan horiek non sortzen diren azaltzen dut. Adibide moduan, futbol selekzioagaz gertatu zena aipatzen dut. Lehenbizi, Euskadi deitzen zen, gero Euskal Herria eta, azkenik, Euskal Selekzioa. Gero, eremu hau izendatzeko eduki ditugun izenak biltzen ditut; 50 izenetik gora eduki ditugu: Reino de Navarra, Vascongadas, Euskadi, Euskal Herria... denak hartu eta ordenatu egin ditut. Izen bat baino gehiago edukitzeak sortzen dituen arazoak ere aipatzen ditut.
Aurkezpenean zer ikusiko da?
Jon Ander Ramos durangarrak egingo du aurkezpena, eta nik liburuaren nondik norakoak azalduko ditut gero. Ikusleekin solasaldirako tartea ere egongo da gero. Gaiari buruz idazten nabilenetik, konturatu naiz zailtasunak ditugula buruan ditugun ideiak aldatzeko. Adin bat dugunok aukeraketa egin genuen bere garaian. Gaia aztertzea eta ulertzea da kontua, ostean erabakiak hartzeko.