Txaber Zabalak eta Aitor Arabiourrutiak irabazi dute Peterren oroimenezko pilota txapelketa

Anboto 2018ko eka. 18a, 20:49
Txapelketa bietako protagonistak atzo Durangoko pilotalekuan.

Tanto bakarraren aldearekin nagusitu zitzaizkien Bereinkuari eta Zezeagari. 

Atzo esku pilota txapelketa bitako finalak jokatu zituzten Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Peterren Oroimenezko 9. Txapelketako final nagusia Txaber Zabalak eta Aitor Arabiourrutiak irabazi zuten Bereinkua eta Zezeaga 22-21 mendean hartuta. Nagusien bigarren mailako finala, berriz, Inunziaga-Garcia bikotearentzat izan zen. Gaztetxoen mailan Etxebarriak 18-14 irabazi zion Arroitajauregiri eta umeetan Belategi geratu zen txapeldun.

28. Eskolarteko finaletan A.Rivero, X.Alberdi, A.Alberdi, X.Sanchez, N.Barañano, T.Zarandona eta P.Perez nagusitu ziren jokatutako zazpi finaletan.

Durangoko pilotalekua goraino bete zen eta final guztien amaieran Txaber Zabalak eta Unaik Agirrezabalek pilota eskolako ume eta gurasoen esker ona jaso zuten ikasturtean zehar entrenatzaile legez egindako lanagatik. Era berean, pilota eskolako umeek domina jaso zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!