Oier Ariznabarretak hasieratik argi utzi zuen sasoian dagoela. Erritmo bizia jarri eta buruan bakarrik egin zuen lasterketako T3T mendi maratoiko zati handi bat. 43 kilometroko proba 4.18.48-ko denboran osatu zuen. Iker Karrerak eta Iñigo Arantzamendik osatu zuten podiuma.
Beteranoen mailan hirugarren tokian amaitu zuen Zornotza Mendi Taldeko Jokin Azarloza zornotzarrak honako deborarekin: 05.28.40.