Gizon bat indarkeria matxistagatik auzipetu dute Durangon, lekukoen inplikazioari esker

Markel Onaindia 2018ko eka. 18a, 09:48

Zapatu arratsaldean izan zen erasoa, 17:20 inguruan, Urkiola kalean. Neskak ez du salaketarik jarri, baina lekukoen testigantzei eskerrak, Ertzaintzak ofizioz zabaldu du gizonaren aurkako prozedura. 

Ustezko erasotzailea neskaren bikotekidea da, udalak informatu duenez.

Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu du, eta babesa eta laguntza eskaini dizkio neskari. Eguenean Plataforma Feministak 20:00etan Andra Marian egingo duen elkarretaratzean parte hartzera dei egin du gainera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!