Hiru egunetan beste hainbeste garaipen lortu ditu Bizkaia Durango-Euskadi Muriasek

Joseba Derteano 2018ko eka. 18a, 09:35
Christmas eta Arzuffi atzo Entrenan, elkarrekin helmugara heltzen. (Argazkia: Facebook Bizkaia Durango-Euskadi Murias)

Euskaldun Torneoko hiru lasterketa irabazi ditu Dani Christmas eta Alice Arzuffi txirrindulariei esker.

Bizkaia Durango-Euskadi Murias nagusitasun handia erakusten ari da Euskaldun Torneoan eta asteburuko lorpena horren isla da: hiru garaipen, hiru egunetan. Bergaran heldu zen lehenengoa, barikuan, Dani Christmas britainiarraren eskutik. Gainera, taldekide bi izan zituen ezker-eskuma podiumean: Cristina Martinez eta Alice Arzuffi. Zapatuan azken honen, Arzuffi italiarraren txanda izan zen, Lakuntzan. Lucia Fernandez taldekideak ere podiumean amaitu zuen, hirugarren. Azkenik, Christmas britainiarrak bere asteburuko bigarren garaipena lortu zuen atzo Entrenan (Errioxa). Kasu honetan ere podiumean taldekide bat izan zuen: bigarren tokian amaitu zuen Arzuffi. Euskaldun Torneoa amaitzeko zazpi lasterketa falta direnean, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko Cristina Martinez lider dago.

Asteburu oparoa izan da Iurretako CAF Turnkey Engineering gazte mailako taldearentzat ere. Amaia Lartitegiren bidez Bergarako eta Entrenako lasterketak irabazi ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!