Joaneko partiduan aurkaria xehatuta DRTk Ohorezko B Mailari eusteko aukera guztiak ditu

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 18a, 13:04
Oviedon aurka jokatutako partiduko argazkia

Durango Nissan Gaursa taldearen etorkizuna erabakiko duen partidua domekan, 12:30ean, jokatuko da Arripausuetan.

Durango Nissan Gaursak Belenos talde asturiarren aurka jokatu du asteburuan. Durangarrek Ohorezko B Mailari eusteko azken aukera dute eta joaneko partidaren ostean, Oskar Astarloaren mutilek maila mantentzeko aukera guztiak dituzte. 0-90 menderatu dituzte aurkariak. “Inpotentzia asko genuen eta urte osoan egindako lana erakutsi ahal izan genuen atzoko partiduan”, adierazi du Oskar Astarloak. Entrenatzaileak esan duenez, Durango Nissan Gaursako mutilek une oro baloiaren kontrola izan zuten.

Itzuliko neurketa domekan izango da Arripausuetan, 12:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!