Aiko taldeagaz dantzari eta dantzazaleen eguna ospatzen

Anboto 2018ko eka. 16a, 10:00

Aikok gidatzen dituen dantza taldeek agur esango diote ikasturteari gaur Plateruenean egingo duten jaialdian.

Bazkalostean, 17:00etan hasiko da erromeria. 13:00etan elkartuko dira egunari ekiteko, Andra Marian eskainiko duten saioagaz. Gero, bazkaltzera joan aurretik, kalejiran eta poteoan ibiliko dira. "Ikasturtea amaitzeko modurik onena elkarregaz dantzan egitea da, dudarik barik", esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!