Anestesiaren "Gorrotoaren Ahotsa 25 urte 1993/2018" bira Durangotik igaroko da

Aritz Maldonado 2018ko eka. 13a, 17:05

Abenduaren 8an izango da kontzertua, Plateruenean.

Zarauztarren 'Gorrotoaren Ahotsa' diskoak mende laurdena bete du aurten. Urteurrena ospatzeko, sei kontzertuko bira txiki bat egingo dute iraila eta urtarrila bitartean; Durangokoa, birako azken aurreko kontzertua izango da.

Horrez gainera, zarauztarrek binilo formatuan kaleratuko dute ostera 'Gorrotoaren Ahotsa'.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!