Durango Rugby Taldeak VIII. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketak egin zituen maiatzeko hiru egunetan. Azken urteetako bideari jarraituz kirola elkartasunarekin uztartu zuten. Ekimenarekin batutako diru Rio de Orori eman diote eta elkarte honek emakume saharauiei laguntzeko Gammar proiektura bideratuko du jasotako ekarpena.