Kale Zinea hasiko du Zapaburuk, 'Mañana' pelikulagaz

Markel Onaindia 2018ko eka. 13a, 10:35

Gaur gauean ekingo diote aurtengo Kale Zineari, 22:00etan, Santa Anan. Udako eguraldia aprobetxatuta zineaz kalean gozatzeko aukera eskaintzen dute Zapaburu gazte konpartsakoek, eta aurten udaren arrastorik ere egon ez arren, ekimena mantendu dute. 

Zikloa eguaztenetan izango da, eta proiektatuko dituzten filmeekin "egunerokotasuneko eta inguruko gaiak" jorratzea da antolatzaileen helburua. Gaurkoaren kasuan, munduaren inguruko hausnarketa bat plazaratuko du Mañana edo Demain dokumental frantziarrak, etorkizuneko balizko suntsipenaren aurrean eredu jasangarri baten alde egingo duten esperientziak oinarri hartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!