Elortza, 'Abarkas' eta Aramendi bertsolariak, Intxaurre Egunean

Markel Onaindia 2018ko eka. 13a, 10:35
Intxaurre aurrean, herri-harresiaren irudikapena.

Intxaurre Eguna ospatuko dute zapatuan Durangoko herriko tabernan, Balbino Garitaonandia plazan. Espainiako auzitegien sententzien ondorioz, zarratzeko arriskuan dagoen elkarteetako bat da, eta berau zabalik mantentzearen aldeko mezua zabalduko dute ekainaren 16an.

12:00etan hasiko da egitaraua, pintxo dastaketagaz. 13:00etan Igor Elortza, Eneko Abasolo Abarkas eta
Josune Aramendi bertsolariak egongo dira, balkoitik balkoira kantatzen. Gauez, ostera, Gora Etorri eta DJ Jokinen musikagaz dantzatuko dira.

Egitaraua eten egingo dute arratsaldean, Altsasuko gazte zigortuen alde Iruñean egingo den manifestaziora joateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!