Kale garbiketen kontratu berriaren esleipenagaz zarataren arazoa ez dela konponduko salatu du EH Bilduk

Anboto 2018ko eka. 12a, 20:07

"Gauza bat, gauzak gaizki egitea da, eta beste bat, herritarrei gezurrak etengabe esatea" salatu du koalizioak ohar baten bidez. 

EH Bilduren arabera, Garapen Jasangarriko batzordera herritar talde bat hurbildu zen kale garbiketen zarata eta ordutegiengatik kexatzera, eta kontratu berriarekin arazoa konponduko ote den galdetzera. Gobernu taldeak kontratu berriagaz arazoa konponduko dela baieztatu arren, EH Bilduren berbetan kontratu berriagaz ez da auzia konpontzea bermatzen. "Memoria teknikoko atal baten azpiatal bati lotzen zaio zarata. Honen arabera, zarataren gaiari %1eko garrantzia ematen zaio kontratu berrian".

Horrez gainera, erabakiak "herritarren parte hartzea barik" hartu izana egozten diote udaleko gobernu taldeari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!