Sarako trinketean jokatu dute Euskal Herriko XXX. Eskolarteko Txapelketa.15-18 urte bitarteko 13 gaztek hartu dute parte saioan, egitasmoa gauzatzen duten lurralde guztiak ordezkatuz.
Argazkia: Bertsozale elkartea / XDZ
Ondorengo bertsolariek hurrenkera honetan abestuz ekin diote saioari: Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001), Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001), Haitz Capot Thornary (Zalgize, 2001), Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001), Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Zarautz, 2002), Julen Etxeberri Etxart (Zaro, 2001), Hodei Renteria Maleta (Angelu 2000), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000), Ekiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002), Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001). Julene Etxeberrik egin ditu gai-jartzaile lanak eta Ainhoa Sarasuak harrera eta agurreko aurkezletza.