Periferia Norte, Storm eta disko jartzaileak izango dira III.Fundifest jaialdiko protagonistak

Aritz Maldonado 2018ko eka. 8a, 20:18

Lau eguneko egitaraua antolatu dute Sorginolako gazteek. 

Ekainaren 27an jaurtiko dute txupina, eta ostean, afari arabiarra eskainiko dute gune autogestionatuan. Barikuan, hilak 29, Berbaz aldizkaria aurkeztuko dute, eta ostean, Bartzelonako La Tecla gaztetxeagaz senidetze ekitaldia egingo dute. Gauean, musika jartzaileen festa egongo da. 

Zapaturako eguno osoko jaia antolatu dute gazteek. Gauean, Storm durangarrez gainera, Periferia Norte balentziarrak arituko dira oholtza gainean. Periferia Norte proiektuaren barruan AGS, Jazz Woman eta Hien Del Holmo taldeak daude; hiriko doinuen zale ugari erakarriko ditu kontzertu honek. Domekan, ostera, Dj Jkin elorriarrak musika jarriko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!