Plateruenean, etxean, itxiko du bira Orion Child taldeak

Aritz Maldonado 2018ko eka. 6a, 17:00

2016ko udazkenean kaleratu zuen boskoteak Into the Deepest Bane of Hope, orain artean kaleraturiko azken diksoa. Barikuan igoko dira antzokiko oholtzara.

Orion Child boskote durangarrak etxean emango dio amaiera Into the Deepest Bane of Hopelanaren aurkezpen birari, Plateruena antzokian. 2016ko irailean diskoa kaleratu zutenetik, hainbat zuzeneko eskaini dituzte. Besteak beste, Barakaldoko, Gasteizko eta Oviedoko agertokietan egon dira euren metal doinuak zabaltzen. Into the Deepest Bane of Hopedurangarren bigarren lana da. Taken eta Incursed taldeek osatuko dute gaualdi metalzalea. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira, eta sarrerak 8 euroan erosi ahalko dira (10 euroan, leihatilan).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!