'Eguenero': Intxaurrera sei kontzertu dakartzan ziklo musikala

Markel Onaindia 2018ko eka. 6a, 13:00

Uztailaren 12ra arteko eguenetan kontzertugune bihurtuko da Intxaurre herriko taberna, Eguenero izendatu duten musika zikloagaz. Eguraldiak lagunduz gero, tabernako terrazan eskainiko dituzte kontzertuak, doan, 20:00etan. Jon Basaguren izango da lehen gonbidatua, bihar.

Bihar ekingo diote egitarauari Jon Basagurenen -Izaki Gardenak taldeko abeslaria- emanaldiagaz, eta datozen asteetan euskal eszenako hainbat musikari pasatuko dira bertatik. Hurrengoa Trigger Protxotxelo txelista izango da, hilaren 14an. Handik astebetera Erein taldearen txanda izango da, eta hilaren 28an, Micerena. Napoka Iria taldeagaz ezagun egin zen Miren Narbaizaren proiektu berria da azken hori.

Gorosabel, bakarrik
Uztailaren 5ean Durangaldeko musikari bat ikusteko aukera egongo da: Inun bakarlari zornotzarra. Uztailaren 12an, ostera, EH Sukarra talde mitikoko Mikel Gorosabel Norton helduko da Intxaurrera, abenduan argitaratu zuen Barne basoan barna diskoa aurkeztera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!