Durangoko Udalak Mikeldi eta Juan de Olazaran kaleen artean aparkalekua eraikitzeko asmoa duela azaldu dute auzokideek. "Proiektuaren arabera 40 aparkaleku eraikiko dituzte Mikeldiko idoloaren atzean", diote auzokideek. Egitasmoaren aurka daudela azpimarratu dute inguruko bizilagunek. "Ezezko biribila" ematen diogu egitasmo horri", azaldu dute prentsa oharrean.
Auzokideak proiektuaren aurka mobilizatzen hasi dira. Astelehenean auzo batzarra egingo dute, eta prentsaurrekoa emango dute 19:00etan.